donostiakultura.eus
  • Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Film Luzeen Lehiaketa Saila
  • Welcome to the Space Show / Uchuu shô e youkoso

Welcome to the Space Show / Uchuu shô e youkoso

Welcome to the Space Show / Uchuu shô e youkoso

ANIMAZIOA / ANIMACIÓN / ANIMATION

Pochi datorkigu berriro! Aspaldi batean Astearen errege izan zen bera. Ia Anastasio baino gehiago, izugarrizko poll-a duen ekialdeko europarra… filmak eszenatokian aurkeztu izan dituzten andre guztiak baino ia gehiago (Leire, Amaia, Vanessa). Pochi, txakur japoniar handia! Ba, bai, bueltatu da. Berlinetik eta Sitgestik. Nola diren gauzak eta nola aldatzen gaituzten mendeek. Pochi, kale Nagusian Loteriako Pancho bera baino askoz ere famatuago dena, estralurtarra da orain. Jatorra, hori bai. ET edo Klaatu kutsukoa. Zera gertatzen da, oso substantzia berezia aurkitu behar duela bere planetak bizirik irauteko (guk Lurrean super horiengan aurkitzen duguna, baina hori ez daki berak). Lurreko haur batzuek asko laguntzen diote eta espazio sideral baterako bidaia bat da haiei emango dien ordaina, baina Masunariren eta Read or Die pelikulan berarekin lan egin duten adiskide guztienenak bezala 130 minutu baino gehiago irauten ditu. Denetik pasatuko da. Besteren artean, transbordadore espaziala ordaintzeko lan egin beharra… Txirenea, jolasgurazkoa, teknikoki ahaztezina eta neurriz kanpokoa zeharo.

Japón, 2010
Dirección: Koji Masunari
Producción: Tomonori Ochikoshi, Atsuhiro Iwakami / Madhouse
Guión: Hideyuki Kurata
Argazkia: Takaharu Osaki
Música: Yoshihiro Ike
Montaje: Masahiro Goto
Duración: 137 minutos
Contacto:
ANIPLEX
hiroshi.sasaki@aniplex.jp

TRAILER

Ikus ezazu youtuben

2010 - Semana de Cine Fantástico y de Terror. Unidad de Cine.
Donostia Kultura. Teatro Victoria Eugenia. Reina Regente 8, 4. 20003 Donostia - San Sebastián
Tel.: (34) 943 48 11 57/97 - Fax: (34) 943 43 06 21 E-mail: cinema_cinema@donostia.org