Jasango duzu beharbada edo ez duzu pentsatuko hau William Castle erako kanpaina bat dela, edo Hitchek mundu guztiari eskatu zionean ez esateko Janet Leigh dutxan hil zela Psycho filmaren erdian? Eta esaten badizugu egia dela hainbat zinema aretotan palomitak eta nachoak saltzen zituzten txiringitoak itxi zituztela gero, film serbiarra ikusi eta gero, jendea botaka hasten zelako eta bazter guztiak zikin-zikin eginda uzten zituelako? Britainia Handiko zentsurak, filma proiektatu nahi bazuten, Film4 FrightFest-i 49 mozketa (4 minutu) exijitu izana, hori ez da, ez, ilea laztantzeko modukoa, gogoratu A Clockwork Orange ere debekatu egin zutela. F4FFko adiskideek horri uko egin izanak ohore ematen die haiei. Filma deskargatzeko jendea sarean burua galduta ibiltzea show honen parte da. Batzuek diotenez hainbesterako ez dela, hori ere bai. Baina filma (barrenak nahasten dizkizun izugarrizko soinu-bandarekin) zorigaitzekoa dela eta ustelduta dagoela (duen zeluloide onaren barruan), hori, egia hutsa da. Ah, eta film politikoa da. Europak eta Balkanetako Gerrak sortu zuten, sortu genuen, A Serbian Film-eko giroa.
Serbia, 2009
Direcci贸n: Srdjan Spasojevi膰
Producci贸n: Srdjan Spasojevi膰 / Contrafilm
Gui贸n: Aleksandar Radivojevi膰, Srdjan Spasojevi膰
Fotograf铆a: Nemanja Jovanov
M煤sica: Sky Wikluh
Montaje: Darko Simi膰
Int茅rpretes: Srdjan Todorovi膰, Sergej Trifunovi膰, Jelena Gavrilovi膰, Katarina 沤uti膰, Slobodan Be拧ti膰
Duraci贸n: 104 minutos
Contacto:
Jinga Films
Tf.: 44 20 72 87 05 50
info@contrafilm.net
www.jingafilms.com
2010 - Semana de Cine Fantástico y de Terror. Unidad de Cine.
Donostia Kultura. Teatro Victoria Eugenia. Reina Regente 8, 4. 20003 Donostia - San Sebastián
Tel.: (34) 943 48 11 57/97 - Fax: (34) 943 43 06 21 E-mail: cinema_cinema@donostia.org